Zetaren Bide mitikoan herrialde mamitsua da hau. Monumentu islamiar ugari edukitzeaz gain, Samarkanda, Bujara eta Khiva bezalako hiriak aire libreko museo liluragarriak dira, Erdialdeko Asiako bizitza indar osoz erakusten dutenak. Hango kaleetan barneratzean, hiriok antzina izan zuten distiraren printzak sumatu daitezke.