Hiri asiar handi hau subiranotasun txinatarraren pean dago orain baina erregimen ekonomiko desberdina mantentzen du, eta kontrasterik gordinenak erakusten dizkigu. Munduko eraikin altu eta ederrenak ikus ditzakegu bertan, baita inguruko irletako herrixka arrantzaleak ere.