Zetaren Bide zaharrari jarraituz, 7.000 metroko mendien magalean berdez tapizatuta dagoen herrialde eder hau zeharkatuko dugu. Son Kul lakua 3.000 metrotik gora dago eta haren inguruan bizi dira artzain nomadak, yurta edo denda zirkularretan, egurrezko haga tolesgarriekin eutsi eta olanaz estaltzen direnak. Goraxeago dago Tash Rabat Caravanserai, Zetaren Bidean geltoki garrantzitsua izandakoa.