Begiradaz begirada zeharkatuko dugu herrialde interesgarri hau. Addis Abeba hiriburuan hasi eta laku handien eskualdetik jaitsiko gara Rift Haraneraino. Omo ibaiaren bailaran bizi diren etniak ezagutu eta, berriz ere Addis Abebatik pasatuz, Bahar Dar eta Gondar aldera joko dugu. Gondartik Simien Mendietako parke nazionalean barneratuko gara. Lalibela eta bere eliza ospetsuak izango dira gure hurrengo jomuga, Harar hiri musulmana bisitatu aurretik.