Tunisiako hegoaldean ibilbide txundigarria egingo dugu: Tozeur eta Neftako oasietan hasi eta Chebika, Mides eta Tamerzako mendi oasietara igoko gara. Chott el Jerid laku gazian geldialditxo bat egin ondoren, bideari berriz ekin eta Douz, Matmata eta hegoaldeko ksour gotorlekuen eskualdea ezagutuko ditugu. Amaitzeko, paseotxo bat Sidi Bou Said herri urdinean.