Australiatik iparraldera dagoen Papua Ginea Berria herrialde benetan ezezaguna da. Bidai luzea eta garestia den arren, bertako tribu eta erritualak arrazoi sendoak dira irla bisitatzeko: udan “Sing Sing” izeneko jaialdia antolatzen dute, Papuako eta inguruko irletako laurogei tribu elkartzen dituena. Musikak, koloreak eta han bizi den giro hunkigarria gogoan geldituko zaizkigu betirako. Sepik ibaia esploratzeak eta Bismarck itsasoko arrezifeetako urpeetan igeri egiteak amaiera ezin hobea ematen diote bidaiari.