Kontraste handiko herrialdea da, iparretik hegora mendikate batek zeharkatzen duena, eta hondar zuriko eta ur turkesako kostaldeak dauzkana. Irlan zehar nagusiki malgatxez hitz egiten duten etnia nahasketa aberatsa topatuko dugu. Antananarivo hiriburutik abiatuta, inguruko parke naturalak bisitatu eta hegoalderantz joango gara Fianarantsoaraino. Handik, tren zahar batean, itsasertzeraino hurbilduko gara. Aspaldiko bizimoduari eusten dioten zafimaniry etniaren lurretan oinezko txango bat egingo dugu, bidean bi gau igaroz. Isalo eta Andingitra parke nazionalak bisitatuko ditugu ondoren. Baobaben Etorbidea zeharkatu eta Bemarahako Tsingyetaraino iritsiko gara.