45 minutu eta 500 argazki baino gehiagoko ikus-entzunezkoa.
Papua Ginea Berria munduko hirugarren irlarik handiena da. Bitan zatituta dago: mendebaldeko lurraldeak, Irian Jaya izenekoak, Indonesiarenak dira; ekialdekoek Estatu independente bat osatzen dute. Bertan ospatzen da, Mount Hagen-en, Sing Sing jaialdia, bidai honen jomuga nagusia hain zuzen. Hainbat egunetan zehar 50 talde sozial baino gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Aurpegietako marrazkiek, janzkera tradizionalek, gerrarako tresneriek eta dantzek ikuskizun txundigarria osatzen dute. Sepik ibaia esploratuz eta Bismarckeko itsasoan koloretako arrainen artean igeri egiten amaitu genuen bidaia.