42 minutu eta 420 diapositibetako ikus-entzunezkoa.
Munduko merkataritza sarerik garrantzitsuena izan zen Zetaren Bidea, mende askotan salgairik estimatuena zabaltzeko balio izan zuena: zeta, alegia. Uzbekistanen hasiko dugu bidea, Samarkanda, Bujara eta Khiva hiri mitikoak ezagutuz. Kirgistan zeharkatu eta Torugart lepotik Txinan sartuko gara, Kashgar hirian hain zuzen. Hemendik aurrera Txina iparraldea ezagutuko dugu: Urumqui, Dunhuang, Jiayuguan, Lanzhou, Xiae, Tianshui eta Xian. Azken jomuga: Beijing.