30 minutu eta 400 irudi baino gehiagoko ikus-entzunezkoa.
Yangoon-etik Mandalay-ra goaz. Yunnan-era (Txina) doan bidea jarraituz, Hsipaw eta inguruak ezagutuko ditugu. Mandalayra itzuli eta ibaian zehar urrutiagoko hirietara joango gara, hala nola Amarapura, Mingun eta Ava. Ayeyarwady ibaiaren korronteak Bagan-era eramango gaitu, bertako 4.000 tenpluetan puri-purian dagoen jaiera erlijiosoa bizitzeko. Lautada beroetatik, altuago dagoen eta mendiko klima freskoagoa duen Kalaw estaziora igoko gara. Oinez ekingo diogu Inle lakurainoko bideari. Bertan bizi diren inha herritarrak oinekin aritzen dira arraunean, eskuekin sareak eta nasak erabiltzen dituzten bitartean.